top of page

Naziek kontzentrazio-esparru batera deportatu eta eraildako Anjel Lekuona omendu dute gaur Pragan

  • Akordaten
  • 11 abr 2022
  • 2 min de lectura


Gaur eguerdian Anjel Lekuona busturiarra omentzeko ekitaldia egin da Pragako Strasnice hilerrian. Anjel Lekuona Gerra Zibilaren ondoren Frantziara erbesteratu zen eta handik deportatua izan zen Flossenbürgera. Hraistkon, Hirugarren Reicheko kontzentrazio-eremu batean preso zegoela, 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten. Berarekin batera, beste sei espainiar ere izan dira omenduak: Enric Moner, Pedro Raga, Antonio Medina, Rafael Moya eta Antonio Clemente.

Zazpi biktima horiek oroitzeko eta aitortzeko ekitaldi hau Pragako Udalak, biktimen memoriala dagoen Strasnice hilerriko arduradunek eta biktimen senitartekoek eta ikertzaileek osatua Hradischko eremuko deportatuen memoria zaintzeko lantaldeak bultzatu dute elkarrekin. Talde hori gertakariak argitzeko lanean ari da, ikerketa historikoaren bidez gertatukoa salatzeko eta deportatuen memoria babesteko.


Anton Gandariasek, Lekuonaren ilobak, hilerriko erakunde arduradunen laguntza eskertu du familiei gertakarien inguruko dokumentazioa eskuratzen lagundu eta ikertzaileei gertatutakoak argitzen egindako lanagatik.

Gaur eguerdian, biktimen familiek pertsona oso berezi bat ezautzeko aukera izan dute: František Suchým, semearen alarguna. 1945ean, František Suchým, izen bera zuen semearen laguntzarekin, Straniceko errausketa-labe zibilaren administratzailea zen. Naziek bertara eramaten zituzten Hradischkon, Flossenbürgeko kontzentrazio-esparruaren menpeko azpieremu txiki batean hiltzen zituztenen gorpuak. Agindutakoaren kontra, banaka bildu zituen gorputz bakoitzaren errautsak hautestontzi bereizietan eta semearekin batera, hildakoen izenak idatzi zituen zerrenda batean gero hilerrian ezkutatzeko. Dokumentazio horri esker, familiek euren gertukoak leku horretan erraustu zituztela eta beraien errautsak Pragako hilerriko memorialean daudela jakin ahal izan dute.

Memoria ekitaldia Busturian

Anjel Lekuonaren errautsak Pragako Straniceko errausketa-labe zibilaren memorialean jarraituko dute. Bere familiak sorterriko lurra eraman du bertaraino, Busturiako Altamira auzoko Apraiz baserriko lurra.

Maiatzean, Stolpersteine izeneko oroimenezko plaka-baldosa bat jarriko dute udalerrian bertan, Anjel Lekuonaren izena, jaiotza- eta heriotza-datarekin. Stolpersteine proiektua deportazioaren ondorioz hildakoen oroimena bizirik mantentzeko ekimena da. Gaur egun, 79.000 baldosa baino gehiago daude Europako 25 herrialdetan.

Anjel Lekuona Busturian jaio zen, 1913ko martxoaren 1ean, Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zen eta horrek Frantzian erbesteratzera eraman zuen gerra ostean. Han hainbat kontzentrazio esparrutan egon zen. Naziek Frantzia okupatu zutenean, deportatu eta beste hainbat esparrutatik pasa ostean, 1945eko apirilaren 10ean fusilatu zuten Hraistkon, Hirugarren Reicheko kontzentrazio-esparru batean, gaur egungo Txekiar Errepublikarrean.

Euskal deportatuak

1940-1945urteen tartean, 253 euskal hiritar deportatu zituzten Hirugarren Reicheko kontzentrazio-eremuetara. Horietatik 113 hil ziren, 125 bizirik irten ziren eta ez dago beste 15en daturik.

 
 
 

Comentarios


Publicar: Blog2_Post
  • Facebook
  • Facebook

©2021 by Akordaten

bottom of page