top of page

Berreskuratzen, lantzen, oroitzen

Akordaten memoria historikoa berreskuratu eta lantzeko gunea izateko asmoz sortu da. Berton, Busturiari erreparatuko deutsagu gehien. Gure helburua biltegi historikoa izatea da, material idatzi zein grafikoarena, baita herrian ekimenak martxan jartzea be, galzorian egon daitekezan lekukotasunak hartzeko.

​

Gure ekimena ez da birtuala, horregatik Busturiko geografia eta historia egungo errealitatearekin uztartu nahi doguz. Horretarako zenbait ibilbide diseinatu doguz, Sollubeko bataila eta Busturiko ondare natural, etnografiko, historiko eta arkitektonikoa batuz.

​

Mundu justu eta askeago baten alde egin eta ekin duten ameslarien lobak garelako, atzokoei jarraikiz, gaurko eta biharko Bizkaia eta Euskal Herria eraikitzeko guri dagokigu hari gorriari segida ematea.

IMG_20210516_204629.jpg

Memoria

berreskuratzen

Memoria

lantzen

Gu: Ikerketak
bottom of page