Gaurko egunez: Tropa frankistek 42 eusko gudari fusilatu zituzten Santoñako El Dueso espetxean
Akordaten
27 oct 2022
1 min de lectura
1937ko urriaren 28an:
Tropa frankistek 42 eusko gudari fusilatu zituzten Santoña herri kantabriarreko El Dueso espetxean. Hilabete pare bat lehenago, EAJko buruzagiek hitzarmena sinatu zuten Francoren aldeko italiar faxistekin: Eusko Gudarosteko batailoiak errenditu egingo ziren eta italiarren gerra-preso bihurtuta, bizia barkatuko zieten. Faxistek ez zuten hitza bete, ordea, hitzarmenaren berri izan zutenean operazioa geldiarazi eta gudariak El Duesoko kartzelara eraman zituzten.





Comentarios