top of page
Buscar
  • Akordaten

Gaurko egunez: Bilbo tropa frankisten eskuetan erori zen

1937ko ekainaren 19an:


Bilbo tropa frankisten eskuetan erori zen. Burdinazko Harresia diseinatu zuen Alejandro Goicoechea ingeniaria, planoak eskuan, bandoz aldatu zen eta traizio honengatik, amaitu gabe zegoen punturik ahulenetik egin zuten eraso frankistek. 200.000 lagunek ihes egin zuten oinez Santander aldera, hegazkinen bonbardaketak pairatuz bidean. Hirian, ehunka lagun fusilatu zituzten eta 30 preso garrote bidez exekutatu. Milaka izan ziren abertzale izatea egotzita espetxeratuak eta asko lan behartuen batailoietara igorri zituzten. Bilboko alkate berriak, José María de Areilza falangistak, era aktiboan hartu zuen parte errepresioan.


Iturria: Iñaki Egaña, Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. (Txalaparta)



2 visualizaciones0 comentarios
Publicar: Blog2_Post
bottom of page