top of page
Buscar
  • Akordaten

Gaurko egunez: Saibigain mendian borroka latzak hasi ziren Eusko Gudarostearen eta frankisten artean

Actualizado: 7 abr 2022

1937ko apirilaren 06an:


Abadiñoko Saibigain mendian borroka latzak hasi ziren Eusko Gudarostearen eta armada frankistaren artean. Hamaika egunez luzatuko zen erresistentzian, egunez frankistek hartzen zuten Urkiola inguruko puntu estrategikoa hegazkineriari esker, eta gauean berreskuratzen zuten gudariek. Azkenean, apirilaren 15ean faxistak garaile suertatu ziren. Egun, eusko gudarien aldeko monumentua dago tontorrean: gurutze handia. Oroitarri hau frankistek ipini zuten beren hildakoak omentzeko, baina 1976an, Franco hil eta gutxira, esanahia aldatu, plaka berri bat jarri eta gudarien aldeko bihurtu zuten.



6 visualizaciones0 comentarios
Publicar: Blog2_Post
bottom of page