top of page
Buscar
  • Akordaten

Añetu ekimena

Busturian maiatzaren 7an, lehen aldiz burutuko dugu Añetu ekimena. Berton, orain dela 85 urte, 1937ko maiatzaren 6an Sollubeko batailaren baitan ANVren 1. "Olabarri" Bataloiko konpainia bat ia osorik desagertu bait zen faxisten erasopean. Iturri desberdinen arabera, 80 edo 130 bitarte gudarik galdu zuten bizia Añetu menditik faxistak uxatu nahian. Frankisten kroniken arabera, beraien gorpuak guda zelaian geratu ziren jaso gabe.


Ekimen honen bidez, faxismoaren aurka borrokatu ziren gudari horien memoria oroitu nahi dugu.


Añetu ekimena
.pdf
Descargar PDF • 5.33MB

Ekimenaren baitan bi ibilbide burutuko dira. Lehenengoa (14 km) 9:00etan aterako da Altamirako plazatik eta bigarrena (8 km) 10:00etan Goierriko Larrazabaleko eskolatik. Bi martxek bat egingo dute Larrazabaleko lubakien parean, gero 12:00etan Añetu ekimenean parte hartzeko.




Añetu ekimena - triptikoa
.pdf
Descargar PDF • 234KB

80 visualizaciones0 comentarios
Publicar: Blog2_Post
bottom of page