top of page
Buscar
  • Akordaten

Baipasa Euskadi Irratiko programan Akordaten Busturiko herri dinamikaren aurkezpena

Actualizado: 5 may 2022



Busturian maiatzaren 7an, lehen aldiz burutuko dugu Añetu Akordaten ekimena. Berton, orain dela 85 urte, 1937ko maiatzaren 6an, Sollubeko borrokaren baitan ANV 1. "Olabarri" Batailoiaren konpainia bat ia osorik desagertu bait zen faxisten erasopean. Iturri desberdinen arabera, 80 eta 130 bitarte gudarik galdu zuten bizia Añetu menditik faxistak uxatu nahian. Faxisten kroniken arabera, beraien gorpuak guda zelaian geratu ziren jaso gabe.


Ekimen honen bidez, faxismoaren aurka borrokatu ziren gudari horien memoria oroitu nahi dugu.


Ekimenaren baitan bi ibilbide burutuko dira. Lehenengoa (14 km) 9:00tan aterako da Altamirako plazatik eta bigarrena (8 km) 10:00etan Goierriko Larrazabaleko eskolatik. Bi martxek bat egingo dute Larrazabaleko lubakien parean, gero 12:00etan Añetu Akordaten ekimenean parte hartzeko.


8 visualizaciones0 comentarios
Publicar: Blog2_Post
bottom of page